Izaskun Bilbaok Estrasburgoko parlamentuan gaitzetsi du Madurok Venezuelako Asanblada kontrolatzeko egin duen azken saiakera

0

Izaskun Bilbaok gaur aldarrikatu du egoera Venezuelan bertan aztertzeko misioa egin beharra. Halaber,bere babesa adierazi die Guaidóri berari eta nazioarteko komunitatearen aldetik Venezuelak bizi duen krisiari elkarrizketaren bidez irtenbide baketsua bilatzeko egin diren ahaleginei.

Europako Parlamentuak gaur bertan aztertu berri du Venezuelako egoera, urtarrilaren hasieran hango Asanblada Nazionalaren mahaia berritzeko prozesuaren inguruan eman ziren gertakarien aurrean. Gogoratuko denez, Maduroren erregimenak presidente berria izendatzea lortu zuen oposizioko diputatuei eta Juan Guaidó behin-behineko presidenteari Parlamentura sartzea eragotziaz. Oposizioaren erantzuna izan zen osoko bilkura asanbladatik kanpo ospatzea eta Guaidó berraukeratzea. Presidenteak berriro jaso du nazioarteko komunitatearen aitortza orokorra.

Izaskun Bilbao Barandicak Europako Parlamentuari adierazi dio EAJ-PNVren EBBk bere azken batzarrean krisiaren inguruan egin zuen adierazpena. Hartara, “zakar eta bortitz” jo du Madurok Venezuelako Asanblada Nazionala kontrolatzeko egin duen azken saiakera “gure gaitzespenik sendoena” merezi duela esanez. Era berean, Madurori leporatu dio “herri horretan eman den krisi humanitario eta bizikidetza krisirik handienaren erantzulea” izatea eta lau proposamen planteatu ditu krisiari irtenbidea bilatzeko.