Estatuko Gobernuak Senatuarekiko “jokabide proaktiboa” izan dezala lehenetsi du Jokin Bildarratzek

0

urrerantzean Ministroen Kontseilua astearte goizetan batzartzeak Gobernuaren Kontrol saioetan izan lezakeen eraginari garrantzia kendu dio Jokin Bildarratzek. EAJ-PNVko bozeramailearen iritziz, “benetan garrantzia duena Gobernuak kontrol saioetara etortzeko jokabide proaktiboa izatea da. Hortxe presionatu behar dugu Exekutiboa Talde guztiok”.

Senatari jeltzalearen esanetan, Exekutiboa astearte goizetan batzartzeak egun horretako arratsaldeko 16:00etik aurrera Goi Ganberan egin ohi diren kontrol sesioetan izan dezakeen eragina “ez da Senatuko kezkari handiena; bai, ordea, Ganberarekin PSOEk eta PPk zer egin nahi duten”, adierazi du azken urteotan Exekutiboan txandakatu diren bi alderdi nagusiak aipatuz. “Garrantzitsuena da zer lehentasun duen Senatuak Gobernuarentzat; Presidentea sarritan etorriko den ala Rajoyk egiten zuena egiten duen”, eta gogorarazi du nola XII. legegintzaldian “EAJ-PNVk lau galdera besterik ezin izan zizkion egin”, edota ‘popularren’ gestioarekin batzordeen deialdiak oztopatzen zirela. “Ezta Kataluniako gatazka izan zenean ere Autonomia Erkidegoetako Batzorde berezia ez zen batzartzen, edota beste mota bateko arazoei aurre egiteko ere deialdien eske ibili behar izaten ginen”.

Egungo egutegiak Senatuko ohiko lan dinamikarekin jarraitzeko aukera emango duelako konfiantza azaldu du Bildarratzek baina, aurreratu duenez, “esperientziarekin denok ikusiko bagenu benetan hobetzeko elementuak daudela, Senatuak badu zuzentzeko dinamika nahikoa”.

Lehenago emandako prentsaurrekoan Ciudadanoseko bozeramaileak Nafarroarako Trafiko transferentziak PSOErekin adostu izanarekin EAJ-PNVk ez omen dagokion bitartekaritza beretzat hartu izana egotzita, bozeramaile jeltzaleak beste behin gogoratu dio “EAJ-PNV 1910etik Nafarroako gizartearen alde lan egiten duen alderdia dela eta, gainera, Foru Erkidegoko koalizio Gobernuko kide ere badela”. Bildarratzek Ciudadanosek “oposizioa egiteko moduarekin oker” dabilela helarazi dio Lorena Roldani eta, argi utzi dionez, aipatutako akordioa “ez da Aznar eta Sanz presidente zirela erdietsiko ez zuketen akordioa; ez da, ezta ere, Nafarroako Parlamentuak eta Erkidegoko Gobernuak erakutsi ez duten borondatea ere”.