Orioko eguneko zentroa zabalik dago berriro

0
PRUEBA

Adinekoen egoitzetako erabiltzaileek ere kalera ateratzeko aukera dute aste honetatik aurrera, beti ere prebentzio eta higiene neurri guztiak hartuta.

Osasun Sailarekin egoera epidemiologikoa aztertu ondoren, aldundiak baimena eman du Orioko adinekoentzako eguneko zentroa irekitzeko. Itxita egon da zerbitzua azken asteetan herrian eta inguruan izandako koronabirus kasuen berragerpenen harira, baina martxan da dagoeneko. Oriokoaren moduan, zabaldu dute Zarauzko adinekoen eguneko zentroa ere, berragerpenak «kontrolatuta» dituztelako.

Izatez, aipatu zentroak abuztuaren 2an zabaltzea aurreikusten zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, baina, azkenean, ateen irekiera «prebentzioz» atzeratu dute.