Chillida Leku-ko izarren behaketa atzeratu egin da

0
PRUEBA

‘Uda Hernanin’ egitarauaren barruan gaur gauean egingo zen Izarren behaketa. Pertseidak Chillida Lekun jarduera atzeratu egin da arrazoi meteorologikoengatik. Abuztuaren 28tik 29rako gauera pasa da. Ilgora-gaua izango da, une aproposa Jupiter eta Saturno konjuntzioan ikusteko. Izar bikoitzak eta zeru sakoneko objektuak ere ikusi ahal izango dira, hala nola Andromeda galaxia. Gaua behar bezain argia bada, oraindik ere ikusi ahal izango da pertseida izarren bat. Sarrerek data berri honetarako balioko dute.