Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak bi lantegi eskainiko ditu

0
PRUEBA

Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak agenda ongi betea du abuztuan eta irailean, hilabete honetako bere boletinean ikusi daitekeenez. Bi lantegi antolatuko ditu datozen bi hilabeteetan eta lehenengoa abuztuaren 22an, larunbatean, izango da Chillida-Leku museoan.

Argigrama lantegia egingo da museoan, goizez, 11:00etan Eduardo Chillidaren eskulturek argiarekin duten harremanaz jabetu eta esperimentatzeko. Lantegia haur eta helduentzat izango da, eta bertan, argazki paper analogikoa, argia, pintzelak eta elementu ezberdinak erabilita bapateko irudiak sortuko dituzte. Izena emateko www.museochillidaleku.com helbidean egin behar da.

San Telmo museoan Argazki txikiak izenburupean argazki lantegia garatuko da familientzat, haur eta helduentzat. Argazki lan ezberdinetan oinarritutako inprobisazio ariketak proposatuko dira eta ondoren, komentatu egingo dituzte. Lantegi hau irailaren 12an, larunbatean, goizez izango da. Mugikorra edo argazki kamera eraman behar dira. Izena emateko www.santelmomuseoa.eus helbidera sartu behar da.