Ibai Gomezek Lezamako entrenamendua utzi behar izan zuen aurreko astean. Probak egin ostean, jokalari zuri-gorriak eskuineko lepauztaia hautsita duela ikusi da. Berariazko immobilizazioa egin zaio, eta aukera terapeutiko egokiak baloratzeko zain dago.