Datorren irailean, bizikleta izango dugu protagonista Barakaldon, Udalak parte hartuko duelako 30 egun bizikletaz ekimenean. 10 tailer praktiko programatu dira iraileko larunbat guztietarako eta urriaren lehenengorako; hiriko hainbat auzotan egingo tailerrak, horretarako propio prestatutako karpa pedagogiko batean. Bertan, monitoreek irakatsiko dute zein den hiriko kaleetan bizikletaz ibiltzeko modurik egokiena. Programa horretan parte hartu nahi dutenek ez badute bizikletarik, udalak lagatako bizikleta erabili ahal izango dute hilabetez.
Bizikletaren aldeko Hirien Sareak bultzatua da 30 egun bizikletaz programa, izan ere, Barakaldo sarekidea baita. Barakaldoko Udalak proposatutako jardueretako bat da irail-urriko larunbatetan (5, 12, 19 eta 26 eta 3) 10 tailerron programa. Tailerrak goizeko 10:00etan hasiko dira, eta eguerdiko 12:00etan bukatuko. Tailer bakoitzean, 16 urtetik gorako 8 lagunek baino ez dute parte hartzerik izango.
Horretarako propio prestatutako karpa pedagogikoetan egingo dira aipatu tailerrak; han irakatsiko diete Ziklobizi Eskolako irakasleek herritarrei nola ibili Barakaldoko kaleetan bizikletaz. Derrigorrezko segurtasun elementuak ere aztertuko dituzte, bai eta gorputz hizkuntzaren garrantzia geure mugimenduez aurretik abisatzeko, bide-seinaleak, ibilbideetako arriskutsu gerta daitezkeen puntuak eta abar ere», azaldu du Alkatetza, Gobernu Irekia, Turismoa eta Berrikuntza Arloko zinegotzi Gorka Zubiaurrek. Tailerra antolatu den auzoko kaleetan ibilbide praktiko bat eginez amaituko da saioa, goizean ikasitako guztia ondo barneratzeko. 90 minutu inguru iraungo du jarduerak, eta denbora guztian izango dute partaideek monitoreen laguntza.
Oraingoan, Herriko Plazan, Gurutzetako plazan, San Bizenteko plazan, Lube plazan eta Retuertoko plazan egingo dira tailerrak, irailaren 5, 12,19 eta 26an eta urriaren 3an (larunbatetan). Decatholeneko oparia, txaleko islatzaile batez eta atze-aurreko argiez osatua, jasoko dute partaide guztiek.