Ertzainek 44 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldeko lehenengo orduan droga-trafikoaren ustezko delitua leporatuta, poltsa batean ia hirurehun gramo haxix eta substantzia zuri bat, dirudienez kokaina, zuen beste poltsatxo bat aurkitu baitizkiote.
Gaueko hamabi eta erdiak aldera, Ertzaintzaren patruila batek bi gizon ikusi ditu Arabako hiriburuko Gasteiz Hiribidean dagoen joko-areto batean maskara jantzi gabe. Gizonetako bat, polizia ikusi duenean, oihalezko poltsa bat ezkutatzen saiatu da, eta poltsa barruan marroi koloreko substantzia prentsatu bat, ustez haxixa, aurkitu diote plastikoan bilduta eta 100 bat gramoko hiru paketetan banatuta. Horrez gainera, hauts zuri bat, dirudienez kokaina, ere aurkitu diote beste poltsatxo batean. Ebidentzia horien aurrean, gizonezkoa droga-trafikoa leporatuta atxilotu dute.
Bigarren gizona, 27 urtekoa, Ertzain-etxera eraman dute behar bezala identifikatzeko, eta Ertzain-etxean atxilotu egin dute Valentziako epaitegi batek atxilotzeko agindua emanda zuenez.