Errusiako Ballet Nazionalak interpretatutako “El Lago de los Cisnes” balletak bertan behera utzi du Euskalduna Jauregian azaroaren 1erako aurreikusita zuen emanaldia.
Ikuskizunaren sustatzaileak Euskaldunari jakinarazi dionez, arazoa Covid 19ak eragindako egoerak sortu du. Egoera horrek ekoizpenarekin erlazionatutako alderdi guztietan du eragina. Enpresa sustatzaileak benetan sentitzen ditu sortutako eragozpenak.
Euskaldunak data berria denbora gutxi barru iragartzea gurako luke.
Sarreren itzulketa gaurtik aurrera egin ahal izango da, erosteko erabili zen kanal berbera erabiliz. (Oharra: Euskalduna Jauregiko txarteldegien ordutegia hau da: astearteetan 12:00etatik 14:00etara; asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara, eta ikuskizuna dagoen egunetan 18:00etatik ikuskizuna hasi arte. Online erosketa egin den kasuetan, itzulketa modu automatikoan egingo da).