Athletic Clubek akordioa lortu du Andoni Lopez jokalariarekin 2021eko ekainaren 30ean amaitzen zen kontratua bertan behera uzteko. Atzeko hegalekoak UD Logroñesen jokatuko du, Bigarren Mailara igo berri den taldean, eta Athletic Clubek berrerosteko aukera izango du orain hasiko den denboraldiaren amaieran.
Barakaldoko atzelariak talde zuri-gorria utzi du, bi etapatan hamabi denboraldi bete eta gero. 2006-07an kimuen taldean sartu zen. Danok Bat-en jokatu zuen bi urtez kadete mailan eta Lezamara itzuli zen gazte mailan. 72 partida jokatu zituen Bilbao Athleticen eta debuta egin zuen lehen taldearekin Gironan Kuko Zigandaren eskutik. Bere partida bakarra izan da lehoi. Ondoren, bi lagapen iritsi ziren Almeriara eta Elchera, eta azken talde honekin Lehen Mailara igo da aurten.
Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Andoniri bere konpromisoagatik, dedikazioagatik eta profesionaltasunagatik, eta zorterik onena opa dio arlo pertsonalean eta kirolean.