Santa Klara uhartea zabalik egongo da irailaren 15era arte

0

Santa Klara uhartea irailaren 15era arte egongo da zabalik. Zehazki, egun horretan amaituko dira Donostiako hondartzen denboraldi ofiziala. Beraz, herritarrek udako zerbitzuez gozatu ahal izango dute hilaren erdialdera arte, eta horrela amaituko da udako denboraldia.

Koronabirusak eragindako osasun-krisiaren ondorioz, aurtengo hondartza denboraldia uztailaren 1ean hasi zen ofizialki. Orduan ireki zen ere Santa Klara uhartea bisitarientzat, ohi baino hilabete geroago.

Hiriko gainerako hondartzetan bezala, bertako zerbitzuak irailaren 15ean etengo dira, hala nola dutxak, komunak eta salbamendu- eta sorospen-zerbitzuak.