PRUEBA
14.000 bidaiari. Bidaiari kopuru horrek erabili du hiriko erdigunearen eta Illunbeko aparkalekuaren arteko doako autobusaren esperientzia.
Cristina Lagé Turismoko zinegotziaren ustez, «arrakastatsua izan da. Frogatuta geratu da Donostiak martxan jarri dugun zerbitzua behar zuela. Milaka bidaiarik erabili dute autobus hau uztailaren 11tik abuztuaren 31ra bitartean».
Turismoko zinegotziak adierazi duenez, ekimen honen arrakastan «zerikusi handia izan du mugaren beste aldean garatu dugun kanpainak, lurralde mugakideetan, eta Bidegirekin eta Eusko Jaurlaritzako Trafikoarekin izan dugun lankidetzak, errepideetako seinaleztapenean aparkalekuaren mezuak sartu baitituzte».