Athletic Club Fundazioak duela gutxi ISO 9001 ziurtagiria lortu du, zeinak Fundazioaren Kudeaketa Sistemaren kalitatea egiaztatzen baitu. Nazioarteko arau horrekin, Fundazioak ziurtatzen du beharrezko elementuak dituela bere lana finkaturiko kalitate estandarren arabera garatzeko. Zehazki, ziurtagiriak egiaztatzen du ikuskaturiko Kudeaketa Sistema gizarte-, ingurumen-, kirol- eta kultura-izaerako proiektuen eta jardueren diseinuari eta kudeaketari aplikatzen zaiola, baita horien hedapenari, promozioari, sustapenari eta horiek gauzatzeko hirugarren erakundeekiko koordinazioari ere.
Horrela, Fundazioak bere zerbitzu-bokazioa berresten du, ordezkatzen duen erakundearen balioekin bat eginez. Etorkizunean kalitateko beste ziurtagiri batzuk lortzea aurreikusten duen ibilbidearen parte da lorpen hori.