Bilboko Udaltzaingoak zainketa kanpaina berezi bat egingo du motozikleten eta ziklomotorren zirkulazioa zaintzeko

0
PRUEBA

Bilboko Udaltzaingoak aste honetan zainketa eta kontrol kanpaina bat egingo du motozikleten eta ziklomotorren zirkulazioari buruzko araudia betetzen dela bermatzeko.

Kanpaina egiteko hainbat kontrol egingo dira, goizez eta arratsaldez, kokalekua, diseinua edo egoera dela-eta bide segurtasunerako arriskutsuenak diren lekuetan, eta bereziki zainduko da abiadura, beharrezkoak diren agiriak aldean eroatea eta kaskoa jantzita ibiltzeko betebeharra, besteak beste.

Bilboko Udaltzaingoko agenteek, datozen egunotan, gidarien arau-hausteak jasoko dituzte idatzita, eta gerta liteke haien kontrako salaketak aurkeztea, oinezkoen eta ibilgailuen zirkulaziorako arriskua ekar dezaketen jokabideak eta jarrerak izanez gero.

Iaz, honen antzeko kanpainetan, 257 motozikleta eta ziklomotor kontrolatu ziren, eta 71 arau-hauste atzeman: gehienak (38), IATari buruzko betebeharrak ez betetzeagatik.