Gizon bat atxilotu dute Santutxun osasun publikoaren kontrako delituagatik

0
PRUEBA

Bilboko Udaltzaingoak 19 urteko gizonezko bat atxilotu zuen martitzenean (irailak 1), Santutxu auzoan, osasun publikoaren kontrako delitu batengatik (droga-trafikoaren modalitatekoa).

Atxiloketa ordu txikietan izan zen, 01:30a inguruan, agenteen patruila batek, Begoñako Ikuskaritzakoak, auto bat gerarazi zuenean, lasterregi zihoalako. Agenteek gidaria identifikatu zuten lehenengo, eta haren berbaeran inkoherentziak ikusita, erabaki zuten areago ikertzea. Geroago, trasteleku bat miatu zuten, lege-betebehar guztiak beteta.

Eta, miaketa horretan, udaltzaingoak 1,5 kilogramo marihuana atzeman zuen, 50 eta 100 gramoko poltsa termozigilatuetan, eta ontziratu gabeko kukuluak; baita 1,5 kilogramo haxix ere, 100 gramoko tableta ontziratuetan, eta baskula zehatz bat, termozigilagailu bat eta kutxa bat 137 eurorekin.

Aztarna horiek guztiak eta atzemandako kantitatea direla-eta, Guardiako Epaitegiari igorri zaio kasua, dagokion zigor prozedura has dezan.