Informazio saioak, herritar barakaldarrak erraz bil daitezen Enplegu Planera

0

Barakaldoko hiritarrak Enplegu Planera biltzen laguntzeko informazio saioak abian jarri dira gaur. Saioetan parte hartu nahi dutenek Enplegu Zentroan eman beharko dute izena, aurretik.

«Tresna eraginkorrak dira informazio saioak, langabezian direnei orientabidea eskaintzen dietelako, bai eta aurreikusitako 210 lanpostuetara sartzeko bidea errazten ere.  Aldi baterako lan esperientziari esker, errazago izango dute lan merkatura sartzea, eta lanpostu egonkorrago bat aurkitzea», azaldu du Pizarrok.

Informazio saioetan parte hartu nahi izatera, Enplegu Zentroan bertan eman behar da izena aurretik, bertara etorriz (Innobak Beurko Erainkina. Dolores Ibarruri pasealekua, 82 ¿ Beurko Zaharra) ala 944 189 044 telefonora hots eginez.

Bi saio izango dira egunero, baina 10 lagunek parte hartu ahal izango du gehienez. Musukoa jantzita eduki behar da, eta segurtasun tartea  errespetatu. Horrela, agintariek Covid-19a heda ez dadin ezarritako osasun neurriak beteko dira.