Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola hemen da berriro!

0

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola irailaren 10ean hasi da aurrez aurreko eskolak ematen.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitaratutako “2020-2021 ikasturterako aurrez aurreko hezkuntza jarduera garatzeko prebentzio eta antolaketa protokoloa”ren irizpideei jarraituz, Eskolak zenbait neurri ezarri ditu COVID19aren aurkako Kontingentzia Planean.

Plan horretan ezarritako neurriak funtsezko hiru alderdiren inguruan egituratzen dira: espazioen eta pertsonen antolaketa, neurri higienikoak eta sor litezkeen COVID19 kasuetarako protokoloak. Halaber, bakartze gela bat prestatu da badaezpada ere.

Irakasleak bertaratze kontrola egunero egingo du eta, lehenengo eskola egunetan, Kontingentzia Planaren xehetasunak azalduko dizkie ikasleei.

Arau orokor gisa, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da ikastetxeko langile eta ikasle guztientzat espazio guztietan eta une oro, eta gutxienez 1,5 m-ko segurtasun tartea mantendu beharko da. Sarreran gel hidroalkoholikoaren jarriko da, ikasle guztiek erabil dezaten iristean.

Kontingentzia planak debekatu egiten du materiala partekatzea taldeeskolak ematen ari diren bitarteann. Entzunaldiak, kontzertuak eta ohiko emanaldiak jenderik gabe egingo dira, baita hitzaldiak, tailerrak edo ikastaro monografikoak ere, bideoan grabatuko dira zuzenean edo geroago partekatzeko.

Eskolak sartzeko eta irteteko sistema bat aurreikusten du, ibilbide bereiziekin, eta eskailerak norabide bakarrekoak izango dira, ahal den guztietan. Ikasleek beren espazioa markatuta izango dute gela bakoitzean, eta bertara joan beharko dute sartzean, pertsonen arteko distantzia bermatzeko. Eskolak garbiketa zerbitzuak indartu ditu, eta, erabilera bakoitzaren ondoren, lekua, erabilitako aparatuak eta osagarriak garbituko dira, bai eta ikasgelak aireztatu ere. Ikasleek autogarbiketa kita erabili beharko dute egoerak hala eskatzen badu.

Igogailua pertsona bakarrak erabiliko du bidaia bakoitzeko, laguntza behar duenean izan ezik; kasu horretan, bi pertsonak okupatu ahal izango dute igogailua.

Laguntzaileei ez zaie sartzen utziko, desgaitasuna dutenen eta 0-2 urte bitarteko ikasleen kasuan izan ezik, haiek pertsona bakarrarekin joango dira. I. mailako eta musika hizkuntzako ikasleak eskolan sartuko dira irakaslea taldearen bila kanpoko atera joaten denean. Eskola saioa amaitzean ere irakaslea taldearekin aterako da . Gainerako ikasleak banaka sartuko dira ikastetxean, segurtasun tarteak gordez. Gainerako laguntzaileek ikastetxean sartu ahal izateko aldez aurretik hitzordua edo baimena izan beharko dute.

Gaixo dauden, bakartuta dauden edo maskara eraman ezin duten ikasleek eskolak online jarraitu ahal izango dituzte.