Kursaalek Miramar Jauregiaren kudeaketa bere gain hartu du

0

Miramar Jauregi Partzuergoak Kursaal Elkarguneari eman dizkio Jauregiko giltzak, eta hark bere gain hartu du hemendik aurrera Donostiako balio historiko handiko eraikin paregabe honen kudeaketa.

Miramar Jauregi Partzuergoak, Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren partaidetza duen sektore publikoko erakundeak, ekainean berritu zuen eraikina 20 urtez erabiltzeko emakida. Eta gaur sinatu da Partzuergoaren eta Kursaal Elkargunearen arteko lankidetza-hitzarmena.

Horren bidez, Kursaalak bere gain hartzen du Jauregiaren kudeaketa, kultura-jarduerak egiteko eta Donostiaren eta Gipuzkoaren nahiz Euskal Autonomia Erkidegoaren aberastasuna eta irudia indartuko duten kongresu, konbentzio eta ekitaldiak egiteko. Helburua da, hor sortzen den jardueraren bidez pertsonak erakartzea eta balio erantsia ematea inguruneari, bai arlo ekonomikoan, bai ezagutzaren arloan.

Ekitaldian parte hartu dute, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea eta Miramar Jauregi Partzuergoko presidentea, Bingen Zupiria; Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia eta Kursaal Elkarguneko presidentea, Markel Olano; Donostiako Udalako Alkatea eta Kursaal Elkarguneko presidenteordea, Eneko Goia; eta Kursaal Elkarguneko zuzendari gerentea, Iker Goikoetxea.