Donostiako hiriko oinezkoentzako sarearen plano berria

0

Mugikortasunaren Astea hilaren 22an amaituko da, hiriko oinezkoentzako sarearen Metrominuto plano berriaren herritarrei egingo zaien aurkezpenarekin. “Donostia oinez” leloarekin, Udalak kaleratuko du oinezkoentzako plano hau, orain arte argitaratutakoa ez bezalakoa.

Oraingo honetan, mapa sinoptiko bat aukeratu da, eta hiriko leku garrantzitsu eta ezagunen arteko denborak eta distantziak laburbiltzen dituena. Horretarako, Metrominuto izeneko metodologia erabili da. Metodologia horrek metropoli-garraio baten lerroak ematen ditu, Donostia oinezkoen eskalan egina dela azpimarratu, bultzatu eta ikusarazteko.

Plano honetan, hiriko zenbait puntu enblematiko nabarmendu dira, mugarri gisa balio dutenak, herritarrentzat erreferentzia direnak, garraio intermodalitatea aipatzen duten hainbat garraiobideaz gain (garraio bertikala, adibidez), oinezkoentzako eremuak, hala nola Parte Zaharra, oinezkoentzako lehentasuna duen gunea, eta hiriko kultura-, gizarte- eta kirol-erreferente nabarmenak.