Hazilan, 10. edizioa

0

2016an hasi eta Garapen Elkarteak koordinatutako Euskal Herriko programa operatiboa da (2014-2020). Egitasmoan 20 garapen agentziek hartzen dute parte; tartean, Urola Kostako Udal Elkarteak. Proiektuaren %50 Europako Gizarte Funtsak (EGIF) finantzatzen du eta gainontzekoa garapen agentzia bakoitzak. Urola Kostako Udal Elkarteak apustu sendoa egin du Hazilan laneratzeko programa eskualdearen garapenerako estrategikoa dela iritzia. 5 urteko ibilbidea oparoa izanda; urtero bina edizio garatu eta guztira ia 150 pertsonek parte hartu dute.

Informazio saioa

Uztailean zabaldu zuen Udal Elkarteak 10. edizioari begirako izen-emate prozesua. Oraindik ere badira azken plaza huts batzuk.  Horregatik, informazio-saio bat antolatu da interesa duten pertsona kualifikatuentzat, proiektuaren inguruko xehetasun guztiak azaltzeko:

  • Eguna eta ordua: irailak 17, osteguna, 11:00etan
  • Non: On line izango da; GoToMeeting plataformaren bidez.
  • Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta.  Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan

Hazilan programa da 20-44 urte bitarteko pertsonentzat eta goi mailako ikasketak dituztenentzat. Eskualdekoek lehentasuna izango dute. Programak, hiru atal nagusi izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea (zeharkako konpetentziak lantzeko), ondoren PRESTATU (prestakuntza osagarria) eta, azkenik, KOKATU fasea (praktikaldia enpresetan). Xehetasun guztiak Udal Elkartearen webgunean daude eskuragarri.