Ertzaintzak 38 pertsonari ireki die espedientea Astigarragako botiloi batean

0

38 pertsonari isuna jarri die Astigarragan, Sagardoetxe inguruan egindako botiloi batean, egungo osasun-arauak ez betetzeagatik. Dei baten bidez eman zuten jakitera gazte talde handi bat edaten ari zela kalean, osasunarentzat arrisku larria eraginez.

Joan den igande goizaldean, bizilagun batek Ertzaintzari jakitera eman zion gazte talde handi bat edaten ari zela kalean. Gazteak Astigarragako Sagardoetxearen inguruan elkartu ziren elkarrekin edateko. Jokabidea arriskutsua zenez osasun publikoarentzat, eta gazteak pandemia kontrolatzeko ezarrita dauden neurri murriztaileak urratzen ari zirenez, hainbat polizia-baliabide hurbildu ziren adierazitako lekura, eta berrogei bat pertsona identifikatu zituzten eta hogeita hemezortziri isun administratiboa jarri zieten.