Atxilotua, Plentziako hondartzan telefono mugikorrak lapurtzeagatik

0

Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, Plentziako hondartzan telefono mugikorrak lapurtzea leporatuta. Biktimak bainua hartzera joaten zirenean lapurtzen zizkien gauzak. Emakume batek atxiki zuen ustezko lapurra semeari telefono mugikorra kentzen saiatu zenean. Arrastatu duten gizonari atentatu-delitua ere leporatu diote, agenteetako bati txistua bota eta eraso egin baitzion.

Atzo, igandea, arratsaldeko zortziak eta hogeian, Plentziako hondartzan zegoen emakume batek Ertzaintzari jakinarazi zion semeari telefono mugikorra kentzen saiatu zen gizonezko bat zuela atxikita.

Adierazitako lekura hurbildu zen patruila susmagarria atxikita zuen emakumearekin harremanetan jarri zen. Ertzainek identifikatu egin zuten 29 urteko gizonezkoa, eta bere gauzen artean bi telefono mugikor, bi bateria eta hainbat txartel aurkitu zizkioten. Hainbat ordu lehenago hondartza berean lapurtutako objektuak zirela egiaztatu ondoren, susmagarria ebasketa-delitua leporatuta atxilotu zuten. Horrez gainera, atentatu-delitua ere egotzi zioten, atxilotzen ari zirenean agenteetako bati txistua bota eta eraso egin baitzion.

Atxilotutako gaztea Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten dagozkion izapideak egitera, eta datozen orduotan eramango dute epailearen aurrera.