Javier Hurtado sailburua kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteekin bildu da

0

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak elkarrizketa-txanda bat hasi du gaur, eta turismo, ostalaritza eta merkataritzaren sektoreetako ordezkariekin egingo du datozen egunetan.

Javier Hurtado sailburua, Kontsumobideko zuzendari Olga Santamaríarekin batera, EKA-ACUV, EKE, UCE eta ACUBI elkarteekin bildu da gaur, kontsumoaren arloan lankidetza aktibo bat ezartzeko.

Elkarteek esker ona adierazi diote sailburuari bilera laster egiteagatik, eta kontsumo arduratsu baterako bidean Sailarekin lankidetzan jarduten jarraitzeko konpromisoa agertu dute. Kontsumitzaileen ordezkariek azaldu dutenez, kontsumerismoa “guztion kontua da”, eta beharrezkoa da Administrazioarekin lan-tandem batean jardutea.

Ildo horretan, sailburua prest agertu da garai berri honi ekiteko moduari buruzko baterako gogoeta bere gain hartzeko. Hain zuzen ere, bileraren zati baten ardatza COVID-19aren ondoren sortutako egoera izan da, bidaien eta garraioen inguruko erreklamazio- eta kexa-gainkarga bat eragin baitu. Lan-ardatz nagusietako bat jardunbide egokien inguruko sentsibilizazio-lana sendotzeko premia da, abusu ugari detektatu baitira erreklamazioei erantzuteko garaian, online diharduten konpainien eta agentzien kasuan bereziki.

Jardunbide egokien arloko sentsibilizazio-lana indartzeko beharra funtsezko lan-ardatzetako bat da; izan ere, elkarteetako ordezkariek adierazi dutenez, abusuak hauteman dira online konpainia eta agentzia batzuetan, erreklamazioei erantzuteko orduan. Ildo horretan, lan hori sustatzen eta sendotzen jarraitzeko konpromisoa hartu du.

Lehen bilera horrekin, sailburuak hasiera eman dio elkarrizketa-txandari, eta datozen egunetan jarraituko du, turismo, ostalaritza eta merkataritzaren sektoreekin.