Raul Garcia: “Baikor pentsatu behar dugu”

0
PRUEBA

Raul Garciak prentsaurrekoa eskeini du Lezaman, Athletic Clubeko lehen taldearen eguneroko entrenamendua amaitu eta berehala. Aurrelariak 5 urte bete ditu duela gutxi taldera iritsi zenetik, eta itxaropentsu agertu da denboraldi berriarekin, Granadako liga estreinaldian estropezu egin arren. “Hasten dugun urte bakoitzean ilusioz beteta gaude, eta barrutik ikusten dudana da taldeak ahalik eta gehien lan egiten duela eta aldagela oso indartsu dagoela, eta hori oso garrantzitsua da futbolean“, azpimarratu du Raulek. Taldeak badaki urte polita izango dela, garrantzitsuak diren gauzengatik eta ligan paper ona egiteagatik lan egin behar dugu. Hortik aurrera, zaleak ilusioz bete behar ditugu, baina talde honek berak lortu zuen Kopako finalera iristea”.

Granadako porrotari dagokionez, zurigorri erasotzaileak honela baloratu du partida: “Argi daukat, batez ere lehen zatian, taldea ondo aritu zela zelaian. Baina izan genituen aukeretan golarekin ez asmatzeko erantzukizuna gure gain hartu genuen, eta nik lehenengoa. Bere goletan izan genituen akats horiek zuzentzen jakinda, ez genuen galduko, eta horregatik lan egin behar dugu horretan. Jakin behar dugu beti oso talde sendoa izan garela eta positiboan pentsatu behar dugula. Gauza garrantzitsuengatik borrokatu dezakegula uste dut. Europan egon nahi izan dugu beti, helburu polita eta erreala delako, baina badakigu zaila dela, gainerako taldeen mailagatik. Baina %100ean bagaude, helburu horietatik gertu egongo gara. Orain elkarrekin lan egin behar dugu aste honetan lehiaketarik gabe, eta partidara ahalik eta hoberen iritsi Eibarren“.

Bere egoera pertsonari buruz ere hitz egin du, kontratua amaitzen duen denboraldian: “Ez nau kezkatzen kontratua berritzeak, gauzak ondo egin nahi ditut eta neure buruari, nik beste inork baino gehiago eskatzen diot. Jakina, hemen jarraitu nahi dut eta ondo sentitzen naiz horretarako, baina garrantzitsuena taldeak ondo lan egitea da. Ahalik eta lan gehien egiten dut, partida guztietan ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Bakarrik etorriko da etorri behar dena. Ni saiatzen naiz % 100ean profesionala izaten eta inork ez diezadala ezer aurpegiratu lan-arloan. 5 urte bete berri ditut hemen eta, egia esan, harro nago egiten ari naizenarekin”.