San Mames, berdez gaixotasun mitokondrialengatik

0

Athletic Clubek bat egingo du aurten ere Gaixotasun Mitokondrialen Kontzientziazio Astearekin; izan ere, atzo, irailak 13, hasi eta hilaren 19ra arte doan astean, hainbat ekitaldi izango dira mundu osoan zehar.

International Mio Patients (IMP) erakundeak gaixotasun horien inguruan sentsibilizatu eta gaixoei eta senideei bizi-kalitatea hobetzen lagundu nahi die.

Mitokondrien akats funtzionalek gorputzeko organoetako zelulek euren energia eta garapena mantentzea eragozten dute. Edozein adini eta giza gorputzaren edozein sistemari eragin diezaiokete.