Langabeentzako doako euskara ikastaroa Donostian

0

Hirian erroldatuta dauden langabeek doako euskara-ikastaroak egin ahal izango dituzte beste behin 2020ko udazkenean. Horretarako, izena emateko epea irailaren 22ra arte egongo da zabalik, eta oraindik parte hartzeko aukera dago, talde batzuetan plazak baitaude.

Ikastaroak urriaren 9an hasiko dira, eta abenduaren 4an amaituko dira. Ikastaroak doakoak dira eta langabezian dauden 18 urtetik gorako donostiarrek eman ahal izango dute izena.

Izena emateko epea irailaren 22ra arte egongo da zabalik eta izena emateko baldintza bakarra 2020ko irailaren 1ean langabezian egotea da.

Jon Insausti Kultura eta Euskara zinegotzi delegatuak adierazi duenez, «Euskalgintzan behar handiena duten pertsonei lagundu eta erraztasunak eman behar zaizkiela uste dugu. Gure ustez, langabezian dauden pertsonek lan-aukera gehiago izango dituzte euskara ikasten badute».