Donostiako Udalak 1.141.076 euro bideratuko ditu lankidetzarekin eta elkartasunarekin lotutako proiektuetarako

0

Donostiako Udalak 1.141.076 euro bideratuko ditu lankidetzarekin eta elkartasunarekin lotutako proiektuetarako diru-laguntza gisa, hainbat erakundek aurkeztuta.

Bihar, asteartea, Udal Gobernuak 328.000 euroko diru-laguntza onartuko du hainbat erakunderentzat, gizartea eraldatzeko sentsibilizazio eta hezkuntza kontzeptupean.

Berdintasun, Elkartasun eta Eskubide Zibilen zinegotziak, Duñike Agirrezabalaga sozialistak, adierazi duenez, «Aurkeztutako 21 eskaeretatik, 13 proiektutarako laguntzak onartu dira, eta gainerakoak ezetsi egin dira, diru-laguntzaren baldintzak ez betetzeagatik edo diru-laguntzaren kreditua agortzeagatik. Onartutakoen artean, Medicus Mundi, Emaus, Haurralde, Mundu Bat, Mugarik Gabeko Ekonomistak, Mugen Gainetik eta beste proiektu batzuk nabarmentzen dira »

Gainera, bihar Gobernu Batzordeak 36.500 euroko diru-laguntza zuzena emango dio Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteari.

Agirrezabalagak adierazi duenez, «Donostiak saharar herriarekin duen loturak 32 urte bete ditu dagoeneko, La Daira de Bojadorrekin senidetzea sinatu zenetik. Ordutik, gure hiriak ez du hutsik egin herri honen kausarekiko elkartasunean, hainbat proiektu eta ekimenetan parte hartuz. «