Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko diputatuekin bilduko da

0

Javier Hurtado sailburuak elkarraldi bat izan du turismoaren eta merkataritzaren arloetako arduradun diren Foru Diputatuekin. Bilerara bertaratu dira Cristina González, Arabako Aldundiko bigarren Diputatu Nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren saileko Foru Diputatua; Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko saileko Foru Diputatua; eta Imanol Lasa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiordea eta Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Diputatua.

Bilera honekin ixten da gaur erakundeekiko harremanen txanda, astelehenean bildu ondoren hiriburuetako udaletako 3 sailetako zinegotziekin eta EUDELekin. Gainera, bertan izan dira Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Goyo Zurro eta Merkataritzako zuzendari Elena Moreno.

Sailburuak azaldu duenez, legealdi honetako lerro nagusiak gobernu-akordioetan kokatzen dira, haien konpromisoa baita parte izatea “baterako gobernantza batean, erakundeen arteko trabarik gabeko lankidetza eta akordioak barnean hartuko dituen batean”.

Krisi honetatik baterako estrategiekin ateratzea da lehentasuna, enpleguak mantentzea eta enpresen likidezia sustatzea, turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreak suspertu ahal izateko. “Turismo jasangarri bat sustatuko dugu, Euskadi helmuga seguru, adimentsu eta lehiakortzat hartuta. Eta merkataritza eta ostalaritza suspertzeko plan bat, lehiakortasunaren hobekuntza barnean hartuko duena, aliantzetan eta gobernantza berri batean sakonduta”.

Sailburuak gogora ekarri duenez, udalen kasuan bezala, Aldundiek “duzue zuen lurraldeen ikuspegi hurbilena eta herritarrekiko harreman estuena”.

Bileran beste gai batzuei ere heldu zaie, besteren artean: protokolo sanitarioak, ekonomiaren eta enpleguaren egoera, eta etorkizuneko itxaropenak. “Sektorea aintzat hartzea, Aldundien eta Udalen eta Espainiako gobernuaren koordinazio instituzionalaz gain, izango da nire kudeaketaren oinarrietako bat”.