Erasoen aurkako mahaia bildu du Barakaldok

0

Barakaldon senarrak emaztea harrapatzeko egin zuen saiakera kondenatzeko testua adosteko batzarrerako deia egin zien Barakaldoko Udalak hiriko talde feministei. Ustezko erasotzaileak atxilotu du Ertzaintzak, eta Udalak Erasoen Aurkako Mahaia biltzeko deia egin du, hori baita gai horretan eskumena duen organoa. Udalean ordezkaritza duten talde politikoak ere deitu ditu.  Horrez gainera, talde feministek elkarretaratzea deitu dute astelehenean, 18: 00etan, Herriko Plazan.

Segurtasun Arloak aditzera eman duenez, atzoko ordu bi eta erdiak inguruan izan ziren gertakariak, bikotea bizi zen eraikineko garajean.   Dirudienez, gizonezkoa emaztearen autoa jotzera joan zen, eta ondoren, hura harrapatzen ahalegindu zen; horregatik atxilotu dute, indarkeria matxistako ustezko delitua egotziz.

Erasoa jasan duen emakumearen esku jarri ditu Udalak Emakume Arloak dauzkan baliabide guztiak, une garratz honetan babesa emateko.