Etxebizitzak birgaitzeko laguntzak Donostian

0

Donostiako Udalak, Donostiako Etxegintzarenbidez, datorren urriaren 1ean ekingo dio berriro bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak irisgarri egiteko eta birgaitzeko diru-laguntzak eskatzeko epeari. Martxoaren 14an bertan-behera geratu ziren, alarma-egoera ezarri zenez, laguntzak eskatzeko epea hasi eta bi egunera.

Beraz, diru-laguntza horietara bideratu beharreko zenbatekoa berregokitu egin da (2.088.000 euro). Interesa duten pertsonek edota auzo-erkidegoek hurrengo urriaren 1etik aurrera (osteguna) 9:00etatik urriaren 20ra (14:00ak arte) egin ahal izango dituzte eskabideak.

Nekane Arzallus Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, «Elementu komunei buruzko obren kasuan, igogailuak, arrapalak eta plataformak instalaziorik ez duten eraikinetan jartzeko diru-laguntza eskatu ahal izango da. Era berean, diru-laguntza jasoko dute Eraikinen Ikuskapen Teknikoak eskatzen dituen obrek, baldin eta berehalakoak, oso premiazkoak edo premiazkoak badira «.