Donostiak bere Erizainen plaza inauguratu du

0

Donostiak badu jada erizainentzako plaza bat, pertsonen osasunaren alde funtsezko lana egiten duen talde baten omenez. Aintzatespen hori OMEk aitortutako Erizainaren eta Emaginaren Nazioarteko Urtean egiten da; urte honetan, gainera, bere lana nabarmenagoa izan da COVID-19aren krisiagatik.

Erizainen Plazaren inaugurazioan, gaur goizean, Eneko Goia alkateak adierazi du, omenaldi honekin, “hiriak lanbide noble eta sakrifikatuenetako bat dela onartzen du eta, horri esker, gure nekeak eramangarriagoak dira”.

Zurriola pasealekuaren, Jesús María Leizaola pasealekuaren eta Kursaaleko eraikinen artean dagoen plaza horren izendapena Gipuzkoako Erizainta Elkargo Ofizialaren eta SATSE Erizaintza Sindikatuaren bidez sortu zen, mundua bizi den osasun-krisiaren testuinguruan are zentzu handiagoa hartzen duen eskaera batekin. Gune enblematikoa da gainera hiriko bizitza sozial eta kulturalean, eta jende ugari hartzen du bisitan eta paseoan, donostiarrak zein bisitariak.

Goiak, halaber, “osasun arloko profesional guztien lana” nabarmendu nahi izan du, eta “beren lana eta sakrifizioa goretsi eta miretsi, gizarte osoaren izenean txalotuz”.