Oti Rodríguez eta Stephanie Bunbury zinematografia-kritikoek Zinemaldiko kazetaritza-lanari aipamen berezia irabazi dute

0

Donostia Zinemaldiaren 68. edizioaren esparruan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok «Zinemaldiko kazetaritza-lanari aipamen berezia» saria eman zien Oti Rodríguez ABCko zinema-kritikariari eta Stephanie Bunbury kazetari australiarrari. José Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria ere bertan egon zen.

Kursaaleko prentsa-klubean egindako ekitaldian, sailburuak eskerrak eman zizkien Donostiako Zinemaldiari buruzko informazioa zabaltzen duten komunikabideetako profesional guztiei, gure lurraldea ezagutarazteko funtsezko lana baita.

«Une zailak dira sektore askorentzat, kulturarentzat, zalantzarik gabe, turismoa, ostalaritza edo merkataritzarentzat, eta nire Sailetik sektoreari laguntzen eta harekin lankidetzan arituko gara enpleguei eutsi eta suspertze ekonomikoa lortzeko» azaldu zuen.

«Egiturazko aldaketak datozeta aurre egingo diegu horiei sektorearen laguntzarekin, erakundeen arteko lankidetzarekin eta gure bozgorailua zareten komunikabideen lanaren eskutik; libre eta kritikoa izan behar duen bozgorailua, baina, aldi berean, herritarrekiko lotura bat dena», amaitu zuen sailburuak.