Artolazabal: «Konstituzio Auzitegiaren epaitza albiste bikaina da gure herrian bizikidetza plural eta demokratiko baten alde urratsak emateko”

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek gaur esan du “Konstituzioaren Auzitegiaren epaitza albiste bikaina dela gure herrian bizikidetza plural eta demokratiko baten alde urratsak emateko”.Artolazabalek horrela baloratu du Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria-egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko uztailaren 28ko 12/2016 Legeari Alderdi Popularreko berrogeita hamar senatari baino gehiagok aurkeztutako helegitearen gaineko Konstituzioaren Auzitegiaren epaia.

Aintzane Ezenarro —Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria— eta Monika HernandoBiktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria— aldamenean zituela, sailburuak adierazi du epaitza horrek —Ciudadanosalderdiko senatariek aurkeztutako antzeko helegitearen inguruan Auzitegi berak eman zuen epaitzari gehitzen zaio— “Legearen konstituzionaltasuna” bermatzen duela eta “Ciudadanos alderdiak jarritako helegitearen aurrean emandako epaia baino haratago doala”.

Balorazio-batzordea

Sailburuak gaineratu duenez, bigarren epaitza horrek Balorazio-batzordeak hasitako lana legezkotu eta bermatzen du. “Epai horren ondoren, Batzordearen eta Eusko Jaurlaritzaren lanari esker, bizi izandakoinjustiziaren zati bat onbideratuko zaiela ikusiko dute», azpimarratu du.

Ciudadanos alderdiak aurkeztutako helegitearen aurrean uztailean ezagutu zen Konstituzio Auzitegiaren epaitzaren ondoren, hiru bilera eginez jada lanean hasi den talde “diziplina aniztun eta independente” bat da. Hala, urrian beste sei lan-bilera egitea jada aurreikusi da. «Legealdi osora luzatuko den lan gogor eta arretatsua izango da”, adierazi du. Helburua hauxe dela azpimarratu du: “biktimizatu zituztenetikhamarkadak igaro arren, erreparazioa jaso ez dutenbiktima horiek aitortzea”.

Horretarako, 300 eskaera baino gehiago jaso baditugu ere, eskaerak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 21era arte luzatuko da.