Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen dio.
NORTZUK?
Azkoitia udalerriko herritarrak, 17 eta 60 urte bitartekoak.
ZER EGIN BEHAR DUTE?
Telefonoz eskatu aurretiko hitzordua; horretarako, Azkoitiko osasun-zentrora deitu beharko dute, 943 00 76 10 zenbakira, edo Osasun Kontseiluaren telefonora, 900203050 zenbakira.
Probak gaur hasiko dira, urriaren 7an, Azkoitiko pilotalekuan
Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.
Gaur arratsaldean, prentsaurrekoan, Zaintza eta Kontrol Programako koordinatzaileak, Ignacio Garitanok, hartutako prebentzio-neurri horren xehetasun gehiago emango ditu.
Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko.
OHARRA: Laginak hartzen diharduten Osakidetzako profesionalek ez dute adierazpenik egingo hedabideetan.