Kontseiluak Legebiltzarrari Gobernu-programa bidali dio

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Lehendakariak, gaur, Gobernu Kontseiluan, 2020-2024 Gobernu Programa aurkeztu du; hura Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaio. Honako hiru printzipio hauek dira dokumentu horren oinarri: osasuna bermatzea, ekonomia suspertzea eta inor atzean ez uztea.

Programak legegintzaldi honetarako herrialdeko hamar helburuak jaso ditu:

  • Langabezia % 10etik behera murriztea
  • Industrian eta zerbitzu aurreratuetan BPGd-aren % 40 gainditzea
  • I+Gn bateratasuna lortzea Europako batez bestekoarekin
  • Euskadi Europan desberdintasun sozial gutxien duen 5 herrialdeetako bat izatea (Gini indizea)
  • Euskadi Europan genero-berdintasuneko indize nagusiena duen 6 herrialdeetako bat izatea
  • Eskola uztearen tasa % 7tik beherakoa izatea, eta euskararen ezagutzan eta erabileran aurrera egitea
  • 85 urte arte luzatzea bizi-itxaropena
  • % 30 murriztea berotegi-efektuko gasen emisioa
  • Energia berriztagarrien kuota energiaren amaierako kontsumoaren % 20 izatea
  • % 10 areagotzea jaiotza-tasak

Testua 25 jarduketa-arlotan, 150 konpromiso programatikotan eta 650 ekimen zehatz ingurutan egituratzen da

Oparotasuna, pertsonak, planeta eta autogobernua dira dokumentuak oinarri dituen 4 ardatzak.

Oparotasunaz ari denean, enpleguaz eta suspertze ekonomikoaz ari da. Pertsonez ari denean, osasunaz, hezkuntzaz, zerbitzu publikoez, berdintasunaz, gizarte- eta kultura-politikez, bizikidetzaz eta giza eskubideez funtsezko erronka gisa. Planetaz ari denean, bidezko trantsizio energetikoan eta klimatikoan aurrera egiteaz. Eta autogobernuaz ari denean, autogobernu gehiagoz eta hobeaz.