Mozketak Donostiako Erregezaintza kalean, Jakintza ikastetxerako sarbideak errazteko

0
PRUEBA

Erregezaintza kalea 15 minutuz itxita egongo da Jakintza Ikastolan sartzeko eta irteteko orduetan. Helburua, ikasleen segurtasuna bermatzea da, COVID-19ak sortu dituen behar berrien testuinguruan.

Mozketa eraginkorra izango da Matia kaleko bidegurutzetik ikastetxeraino, eta ikasturteak iraun bitartean. Astelehenetik ostiralera izango da, eta egunean bi mozketa izango dira: 8:50etik 9:05era eta 16:25etik 16:45era.

Mugikortasun sailak eta ikastetxeak, halaber, herritarren laguntza eskatu eta eskertzen dute, haurren segurtasuna bermatzeko.