Lehendakaria: «Euskadik etorkizuna aurreikuspenarekin eta lankidetzarekin enfokatzen du, betiere gure jarduera publikoaren erdigunea persona delarik»

0

Iñigo Urkullu lehendakariak Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren Batzar Nagusiari amaiera eman dio, eta bertan ziurtatu du Euskadiko erakundeak eta ekonomia- eta gizarte-sarea etorkizuna aurreikuspenarekin eta lankidetzarako espirituarekin bideratzen ari direla. «Aurreikuspena eta lankidetza, betiere gure jarduera publikoaren erdigunea persona delarik», gaineratu du. Lehendakariak defendatu du hazkunde ekonomikoak pertsonaren garapen integralarekin batera joan behar duela, eta hazkunde ekonomiko jasangarria eta kalitatezko enplegu iraunkorra sustatzearen alde egin du. «Orain, koronabirusak sortutako egoeran, eredu hau berme bat da», adierazi du.

Bizi dugun egoera sanitario, ekonomiko eta sozialean, lehendakariak azpimarratu du aktiboa dela Konfekoopen eta elkarteko kide diren kooperatiba guztien konpromisoa izatea. «Ordezkatzen dituzuen balioak gizarte gisa dugun etorkizunaren bermea dira», gaineratu du.

Halaber, Iñigo Urkulluk digitalizazioa, berrikuntza, nazioartekotzea eta jasangarritasuna nabarmendu ditu etrokizuneko gako gisa, Euskadi Basque Country ikuspegi estrategikoak jasotzen dituenak, hain zuzen. «Ereduak eta kooperatiba-praxiak bizi garen unean eskaintzen duten balio soziala osatzen duten gakoak baitira».

Gasteizko Europa Jauregian egindako ekitaldian, lehendakariak berretsi egin du duela urtebete onartutako Kooperatiben Euskal Legea garatzeko konpromisoa. «Gure herriko lan kulturan oso errotuta dagoen eredu bat indartzeko eta zabaltzeko erronka eta aukera partekatzen dugu orain», gaineratu du.