Eusko Jaurlaritzak neurri berriak hartu ditu mugikortasuna murrizteko eta Covid-19ren hedapena geldiarazteko

0

Osasuneko sailburua: “goranzko joera aldatzea bakoitzaren esku dago; gure esku dago”

Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela egin dakoronabirusak eragindako egoerari aurre egiteko onartu zen Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakar gisa laguntzen dion Aholku Batzordearen bilera. Gaurko bileran adierazi da Euskadi Biziberri II Planean aurreikusitako laugarren agertokian dagoela, eta Eusko Jaurlaritzak, beraz, erabaki du pertsonen mugikortasuna mugatzeko neurriak aldatzea euren segurtasuna bermatzeko eta birusaren hedapenari eusteko.

Proposatutako neurriak jende pilatzeak gehiago mugatzera, aforoak jaistera, ostalaritzako ordutegiak murriztera, parke eta lorategiak eta haurrentzako jolas-parkeak erabiltzeko ordutegiak mugatzera eta kirol-lehiaketa ez-federatuak bertan behera uztera bideratuta daude. Neurri horiek guztiak Osasuneko sailburuak sinatuko duen eta EHAAn datozen egunotan argitaratuko den agindu batean zehaztuko dira, aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsita. Horixe eman du jakitera Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik, organo honek gaur eguerdian egin duen bileraren ostean.

EGOERA EPIDEMIOLOGIKOA ETA ASISTENTZIALA

Osasuneko sailburuak Biziberri II Planean ezarritako hiru adierazletan oinarrituta aztertu du egoera epidemiologikoa eta asistentziala: hamalau egunetan metatutako intzidentzia tasa, kutsakortasun indizea eta ZIUetan okupatutako ohe kopurua.

Euskadin metatutako intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 300etik gorakoa da (323,81ekoa).
Kutsakortasun indizeari dagokionez, batetik gorakoa da (1.27).
Koronabirusak osasun-sistemako esparru sanitarioan duen eraginari dagokionez, une hauetan 50 pertsona baino gehiago daude Zaintza Intentsiboetako Unitateetan COVIDekin.Kontuan izan behar da Euskadik 620 ohe ere izan ditzakeela.

NEURRIAK

LABIren gaurko bileran hartu diren eta indarrean dagoen araudia aldatzea ekarriko duten neurriak, hauek dira:

Talde bilerak 10 pertsonakoak izatetik 6 pertsonakoak izatera pasatu dira.
Aforoak % 50era murriztu dira jarduera-eremu guztietan: ostalaritzan (terrazetan izan ezik), kultura ekitaldietan, zeremonia erlijiosoetan…
Jende asko elkartzen den ekitaldiei dagokienez, 400 pertsonako muga ezarri dute eremu itxietan eta 600ekoa irekietan.
Ostalaritzako establezimenduak 24:00etan itxi beharko dira. Txoko eta elkarte gastronomikoetako jarduera debekatu da.
Parkeak eta lorategiak eta haurrentzako jolas-parkeak ezingo dira 23:00etatik aurrera erabili.
Bertan behera geratu dira kirol-lehiaketa ezfederatuak
PREBENTZIOA INDARTZEA
Zaintza eta kontaktuen miaketa indartuko da 45 pertsona kontratatuta. Horrek esan nahi du une hauetan sarea 375k pertsonak osatzen dutela, eta sarea zabaltzeko aukera aztertzen ari direla.
Kasu positiboen isolatze-denbora 10 egunera murriztu da, sintomak agertzen direnetik edo ospitaleratuta egon diren pazienteen kasuan ospitaleko alta ematen dietenetik (lehen 14 egunekoa zen egoitzetan eta ospitaleratuetan) hasita, baldin eta gutxienez 3 egun egon badira sintomarik gabe.
Eta kontaktuen berrogeialdia 10 egunera jaitsi da, gaixotasunen prebentziorako eta kontrolerako Europako zentroaren gomendioei jarraituz.

Bileran izan dira lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkoreka;Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garmendia; Osasuneko sailburu Gotzone Sagardui; Hezkuntzako sailburu Jokin Bildarratz; Osasuneko sailburuorde Iñaki Berraondo; Osakidetzako zuzendari nagusi Juan Diego; Ramiro González, Markel Olano eta Unai Rementería diputatu nagusiak; hiru hiriburuetako alkateak, Gorka Urtaran, Eudeleko lehendakaria ere badena, Juan Mari Aburto eta Eneko Goia; eta Gobernuaren Euskadiko ordezkaria, Denis Itxaso.