(H)ABIAN 2030 gizarte eraldaketarako hezkuntza estrategiaren hasierako ebaluazioa hasi da

0

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia – Elankidetzak, atxikitutako gainerako 16 erakundeekin batera, prozesu bat abiarazi du identifikatzeko (H)ABIAN 2030- Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza Estrategia ebaluatzeko balioko duten tresnak eta adierazleak. Lana Kualitate Lantaldea aholkularitzak zuzenduko du, eta ezagutu nahi dugu estrategiarekin lortu nahi diren aldaketen egungo egoera.

2017ko martxoan aurkeztu zen (H)ABIAN 2030. Estrategiak, Euskadin, gizartea eraldatuko duen hezkuntza sustatzeko jorratu behar diren lan-ildoak edo indar-ideiak ezartzen ditu, baita estrategiarekin lortu nahi diren aldaketak ere. 16 aldaketak honako ardatz hauetan antolatzen dira: aldaketak gizarte eraldaketarako hezkuntzaren ikusmoldeetan; aldaketak hezkuntza praktiketan; aldaketak pertsonetan eta kolektiboetan, eta aldaketak instituzio publikoetan.

Horrela, neurtu eta ezagutu nahi dugu nondik abiatu garen aipatutako 16 aldaketei dagokionez, eta azken helburua da (H)ABIAN 2030-ri esker ze aldaketa sortu diren jakitea. Hasierako argazki batean lortu nahi diren aldaketetara gehien egokitzen diren tresnak eta adierazleak identifikatuko dira, eta, ondoren, egingo dira tarteko ebaluazioa bat eta beste bat estrategiaren amaieran

Prozesua (H)ABIAN 2030 atxikitako erakundeekin batera egingo da, baita hezkuntza arloko beste eragileekin ere, lan taldeak erabiliz eta dinamika sortzaileen bidez. Gainera, gardentasuna bultzatzeko eta prozesua ezagutarazteko, Elankidetzak bere bilakaeraren berri emango du aldizka, eta amaiaeran azken aurkezpen bat egingo du.