Garamendi sailburuak eta Eudelen elkarteburuak lankidetzaren aldeko konpromisoa berritu dute

0
PRUEBA

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua Gorka Urtaran Eudelen elkarteburuarekin bildu da gaur Lakuan, kargura iritsi zenetik lehen harremana izateko eta Euskadiko Udalen Elkarteko ordezkariekin asmoak eta iritziak trukatzeko. Bileran, Erakunde Harremanetarako sailburuorde Jone Berriozabalek eta Eudelen zuzendari nagusi Mar Zabalak ere parte hartu dute, eta bi erakundeetako arduradunek beren eskumeneko esparru eta jardueretan elkarrekiko koordinazioaren eta lankidetzaren aldeko konpromisoa berritu dute.