Alderdi Politikoen funtzionamendu arrunterako dirulaguntza onartu da

0

Gobernu Kontseiluak, Segurtasun Sailak proposatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita dauden alderdi politikoei 2020ko uztailaren 13tik abenduaren 31ra bitarteko (bihar barne) funtzionamendu-gastu arruntei aurre egiteko dirulaguntza ematea onartu du. Dirulaguntza Eusko Legebiltzarrerako 2020ko uztailaren 12ko hauteskundeetako emaitzak nahiz aipatutako epe horri dagokion laguntza-proportzioa kontuan hartuta banatu da. Hirugarren ordainketa honetan 2.131.673 euro banatuko dira.

Aldi horretarako dirulaguntzen banaketa honela egingo da:

EAJ-PNV                                     863.955,30 €

EH-Bildu                                     605.645,56 €

PSE-EE (PSOE)                            293.943,55 €

Elkarrekin-Podemos                     174.352,40 €

PP+CS                                        155.673,49 €

VOX                                              38.102,70 €

GUZTIRA                                2.131.673,00 €

Lehenengo ordainketan, urtarrilaren 1etik apirilaren 5era arteko aldiari zegokionean, 1.189.770 euro banatu ziren funtzionamendu-gastu arruntei aurre egiteko; bigarren ordainketan, 2020ko apirilaren 6tik uztailaren 12ra arteko aldiari zegokionean, 1.214.557 euro banatu ziren. Hirugarren ordainketa honekin osatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 2020ko ekitaldirako aurreikusitako 4.536.000 euroko kontu-saila.