Gizonezko bat atxilotu du Barakaldoko Toki Polizak, sakelakoa lapurtzeagatik eta, ihesi zihoala, harrapatzen saiatu zen beste bati eraso egiteagatik. Goizeko 10:10ean gertatu zen gertakaria Beurko auzoan, Udaleko Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloak aditzera eman duenez.
Atxilotuak mugikorra lapurtu zion inguruan zebilen bati. Lapurretaren biktima eta beste lagun bat ohartu ziren gertatutakoaz, eta gizonaren atzetik joan ziren. Orduan harrapatzen saiatu zen, gertuko kale batean eszena ikusten ari zen oinezko bat. Hala ere, lapurrak aurre egin, eta mugikorra aurpegira bota zion.
Berehala bertaratu zen Udaltzaingoaren patruila bat, eta lapurra atxilotu zuen. Ondoren, polizia-etxera eraman, eta han ere jarrera bortitza izan zuen.
Arratsaldean,gizona epaitegira eramaten saiatu zirenean, aurre egin zien agenteei, eta bidean kalte handiak eragin zituen patruila-autoaren barruan, hainbat kolpe eta ostiko eman baitzituen.
Hiru delitu egotzi dizkiote atxilotuari: indarkeria eta/edo beldurrarazte bidezko lapurreta, lesioak eta agintaritzaren agentearen aurkako atentatua.