‘Bertako Produktuaren Eguna’ren online edizioak salmenta onak izan ditu interneten

0

Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez tokiko ekoizleen esku jarritako merkataritza plataformak erantzun ona izan du. Honi esker, merkataritza bide berri bat irekitzeko balio izan du, izan ere, norberaren ekoizpena zuzenean Donostiako kontsumitzaileei saltzeko. Bi egunez egon da www.diaproductolocal.eus webgunea abian, eta 400 salmenta eragiketa inguru egin dira. Gainera, erosleek eskaria etxeetan jaso dituzte, doan, eta kutsatzen ez duten ibilgailuak erabiliz.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak, Marisol Garemendiak, nabarmendu nahi izan zuenez, “oso gustura gaude ekimenarekin, frogatu baita nekazaritzako elikagaien sektorea nahikoa heldua dela sareko merkatuan sartzeko. Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, apustua egiten du sektore horrentzako merkaturatze bide berriak esploratzeko, eta garbi dago sareko salmenta aukera bat dela honelako zalantza egoera batean eta, gainera, digitalizazio prozesuetan aurrerapauso bat dakar, lehenago edo beranduago enpresa guztiek egin beharko dutena etorkizuneko merkatu digitalean finkatzeko, edozein tamainakoak direla ere. Tokiko produktua kontsumitzea ingurumenarekin arduratsu izatea da, eta irauten laguntzen die gure enpresa eta negozioei. Hau da, lagundu egiten die gure ekonomiari eta lanpostuei. Gure aldetik, jarraitu egingo dugu tokiko ekoizleei laguntzen, digitalizatzea errazteko laguntza eta programen bitartez”.