Iñigo Urkullu Lehendakariak, eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek, talde parlamentarioen galderei eta interpelazioei erantzun diete Kontroleko Osoko Bilkuran

0

Galdera, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Lehendakariari egina, ostalaritza sektoreak pairatu dituen murrizketen eta itxieraren aurrean Jaurlaritzak hartuko dituen neurriei buruz.

Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du, martxoaren 24an enpresa txiki eta ertainentzako lehen laguntzak abian jarri zirenetik, hainbat diru-laguntza- eta finantzaketa-funts onartu direla ostalaritza-sektorearen premiei erantzuteko, astearte honetan bertan onartutakoa barne, «itxiera ondorengo lehen Gobernu Kontseiluan», 30 milioi euro berrirekin.

Lehendakariak onartu du ixteko neurria mingarria dela eta ondorio ekonomikoak dituela, baina nabarmendu du ezinbestekoa dela gizarte transmisioa ekiditeko. «Erantzukizun eta proportzionaltasun printzipioetan oinarrituz hartzen ditugu unean-uneko neurriak. Osasun publikoaren eta neurri murriztaileen arteko orekari eusten diogu «, esan du.

Gainera, azpimarratu du ardura gutako bakoitzetik hasten dela, eta gure esku dagoela harremanak murriztu eta  sei pertsonen burbuila mantentzea.

Galdera, Miren Gorrotxategi Azurmendi Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Lehendakariari egina, osasun-krisiari aurre egiteko hartutako murriztapen berriei buruz.

Lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak onartutako aurrekontu bat eta gizarte-babeserako sistema bat duela. Zentzu honetan, Urkulluk nabarmendu du indarrean dagoen aurrekontuak, Elkarrekin Podemosen lagutzaz onartua, ahalbidetuko duela Osasunera, Hezkuntzara eta gizarte-babesera futs gehigarriak bideratzea. «Guztira 937 milioi euroko aurrekontua dugu aurten Covid-19ak sortutako beharrei aurre egiteko, Elkargiren bidez bideratu diren beste 1.000 milioi euro ere», zehaztu du.

Gainera, Elkarrekin Podemos taldearen proposamenen eta Gobernu Programaren arteko elkarguneak direla eta, Iñigo Urkulluk eskua luzatu dio talde honi «aurrekontu sozial eta eraginkorrari» jarraipena emateko, lau eurotik hiru politiketara bideratzen dituen aurrekontuari. «Gure eskaintza, irekia eta leiala, berretsi nahi dugu, aurrekontuen akordio honi jarraipena emateko«, adierazi du.

Galdera, Carlos Iturgaiz Angulo euskal Alderdi Polularra- Ciudadanos taldeko legebiltzarkideak Lehendakariari egina, COVID-19aren pandemiaren ondorioz jarduera ekonomikoaren murriztapen berriek larriki eragin dien ostalaritzaren eta beste sektoreen aldeko laguntzei buruz.

Lehendakariak gogorarazi egin ditu Covid-19ak ostalaritzaren sektorean izaten ari den ondorioak arintzeko hartu diren eta hartzen ari diren neurriak, eta azpimarratu du euskal erakundeak prest daudela hostalaritza ixteko neurriak eragin dituen galerak konpentsatzeko. «Batzorde tekniko-zientifikoak beharrezkotzat jo du neurri horiek hartzea, kutsatzeen bilakaera gero eta handiagoa, larria eta oso kezkagarria delako. Neurri gogorra da, baina beharrezkoa, gure osasun-sisteman kolapsoa saihesteko eta osasun publikoa bermatzeko. Hori da irizpide nagusia eta lehentasuna «, gaineratu du.

Halaber, Lehendakariak argitu du Jaurlaritzak laguntza ekonomikoak zehazteko erabiltzen dituen irizpideak honako hauek direla: hartutako erabakien ondorioak aztertzea; sektorearekiko hurbiltasuna, entzutea eta elkarrizketa; eta laguntza-neurriak, inplikatutako erakunde publikoekin ahalik eta adostasun handienarekin.

Galdera, Amaia Martínez Grisaleña talde Mixtoko legebiltzarkideak Lehendakariari egina, Jonan Fernándezek COVID-19aren Batzorde Teknikoaren koordinatzaile gisa duen gaitasunari buruz.

Lehendakariak ziurtatu du Jonan Fernándezek beharrezko gaitasunak dituela lan horiek koordinatzeko eta Batzordearen eztabaidak bideratzeko, erabaki egokienak hartzeko; izan ere, martxoaren 13tik gaur arte pandemia kudeatzeko egunero egiten diren jarraipen-bilera guztietan parte hartu du.

Lehendakariak azaldu duenez, LABIko Batzorde Teknikoa osatzen duten aditu profesionalei dagokie neurrien azterketa eta proposamena egitea, eta Lehendakaritzari dagokio batzorde hori koordinatzea, jarraipena egitea, ebaluatzea eta kontrolatzea; Jonan Fernándezek egiten du lan hori.

Galdera, Carmelo Barrio Baroja euskal Alderdi Polularra-Ciudadanos taldeko legebiltzarkideak Lehendakariari egina, Udal txikietako biztanleek zenbait jarduera eta tramite egiteko dituzten mugikortasun-zailtasunei buruz.

Lehendakariak argitu du, arau orokorra udalerrietako sarrera eta irteera mugatzea den arren, biztanle gutxien dituzten udalerrietan bizi diren pertsonak beste udalerri batera joan daitezkeela, baita beste autonomia-erkidego batera ere, 36/2020 Dekretuaren 2.3 artikuluan jasotzen denaren arabera. Dekretu honetan, mugakide diren udalerrien arteko mugikortasuna baimentzen da, gizarte- eta ekonomia-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egiteko. «Edonola ere, arauaren helburua mugikortasuna murriztea da, birusaren transmisio komunitarioa saihesteko”, esan du Lehendakariak.

Gainera, Lehendakariak adierazi du, salbuespen gisa, bizileku duen udalerritik ahalik eta hurbilen dagoen merkataritza-zentro edo -establezimendu batera joan ahal izango dela, bizi den udalerrian edo udalerri mugakidean ematen ez diren zerbitzu eta horniduretarako.

Halaber, gogorarazi du mugikortasuna posible dela honako kasu hauetakoren bati erantzuten badio: osasun-arrazoiak edo albaitaritza-arrazoiak; laneko betebeharrak, profesionalak, enpresakoak, instituzionalak edo legezkoak; ohiko bizilekura itzultzea; adinekoei, adingabeei, mendekotasun-egoeran daudenei, desgaitasunen bat dutenei edo bereziki kalteberak direnei laguntza eta zaintza ematea; errepostajea