Ertzaintzak marihuana plantazio bat aurkitu du Bermeoko ikastetxe baten ondoan dagoen etxebizitza batean

0
PRUEBA

Marihuana usaina ikastetxetik hartzen zen.

Ertzainek, Bermeoko Udaltzaingoaren laguntzaz, Bermeoko etxebizitza baten barruan instalatuta zegoen marihuana plantazio bat desegin dute. Operatiboan 137 landare atzeman dituzte, eta bertako bizilagun bati eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa droga-trafikoagatik. Marihuana usaina etxebizitzatik hurbil dagoen ikastetxe batetik hartzen zen.

Joan den astean ertzainak Bermeoko ikastetxe batera joan ziren abisu bai erantzunez, eta ikastetxeko patioan marihuana usain handia zegoela konturatu ziren. Ikastetxeko langileek egiaztatu zieten egunak zeramatzatela usaina hartzen.

Ertzainak konturatu ziren ikastetxetik hurbil dagoen eraikin bateko etxebizitza bateko leihotik aire-erauzgailu baten hodia ateratzen zela, eta susmatu zuten, beraz, marihuana plantazio bat egon zitekeela bertan. Ondoren egin zituzten ikerketa-lanen bidez egiaztatu ahal izan zuten etxebizitza horretatik irteten zela usaina.

Gernikako Ertzain-etxetik epailearen agindua eskatu zuten etxebizitzan sartzeko, eta agintari judizialak berehala eman zuen agindua, drogaren usaina ikastetxeraino iristen zela jakin ondoren. Joan den ostiralean, azaroaren 13an, agenteak etxebizitzan sartu eta miatu egin zuten. Bertan 137 marihuana landarez osatutako indoor instalazio bat aurkitu zuten, droga hazteko behar den materialaz hornituta: lanparak, haizagailuak, transformadoreak, termohigrometroa eta landareak ureztatzeko tresnak. Era berean, egiaztatu zuten legez kanpoko konexio elektriko bat eginda zegoela legez kanpoko jarduera horretarako argindarra hornitzeko.

Etxebizitzan bizi den 43 urteko gizonari eginbideak ireki dizkiote ikertu gida droga-trafikoagatik.