PCR probak Elgoibarren

0
PRUEBA

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

 

ZEINEK?

Elgoibarko bizilagunak, 13 eta 40 urte bitartekoak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Proba egiteko, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHAR DA (gaurtik aurrera, azaroak 24), telefono honetara deituz:

943 03 26 44

Aholku sanitarioa: 900 20 30 50

 

LEKUA ETA ORDUTEGIA

PCR probak ateratzeko azpiegitura Elgoibarko Osasun Zentruan jarriko da azaroaren 26tik, osteguna, azaroaren 27 arte, ostirala. PCRak honako ordutegi honetan egingo dira:

Osteguna eta ostirala: 15:00-19:00

 

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

 

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentroa deitzeko.

 

 

Donostia, 2020 azaroaren 24a