Hezkuntza Sailak digitalizaziorako esperientzia pilotua jarriko du abian ikastetxeetan: Aste Digitala

0
  • Aurrez aurrekoa eta online modalitatea bateratuz emango dituzte eskolak esperientzian parte hartuko duten ikastetxeek
  • DBH-ko 4. mailan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan jarriko da abian, 57 ikastetxe publikotan
  • Esperientzia pilotuaren helburuen artean daude: ikastetxeen profil digitala hobetzea eta, egoera iritsiko balitz, ikastetxeak pedagogikoki eta teknikoki prestatzea balizko bigarren agertoki baterako

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak eta Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak gaur goizean aurkeztu dute prentsaren aurrean Hezkuntza Sailak datorren astetik aurrera, Aste Digitala izenarekin abian jarriko duen esperientzia pilotua, hau da, digitalizazioan eta pedagogian urrats berriak egiten jarraitzeko esperientzia pilotua.

Azaroaren 30ean hasita eta astebetez, esperientzian parte hartuko duten 57 ikastetxe publikoek eskolak aurrez aurre eta online eskainiko dituzte aldi berean, bi modalitateak bateragarri eginez. Bigarren Hezkuntzako Institutuak eta Lanbide Heziketako Ikastetxeak izango dira; orotara 21.000 ikasle inguruk parte hartuko dute eta hezkuntza alorreko 3.000 profesionaletik gora (irakasle eta aholkulari) inplikatuko ditu esperientziak.

Aste Digitalaren helburuen artean daude, ikastetxeen profil digitala hobetzea, praktika tekno-pedagogo egokiak lantzea eta elkarrekin partekatzea, baina baita –egoera iritsiko balitz- ikastetxeak pedagogikoki eta teknikoki prestatzea ere, aurrez harturiko esperientziaz baliatuta, balizko bigarren agertoki baterako. Bigarren agertokia, aurrez aurreko eskolak eta online modalitatea bateratzen dituen agertokia da.

Esperientzia honetarako Lanbide Heziketako ikastetxeak eta DBH-ko 4. maila eta Batxilergoa hobetsi dira, ikasleen autonomia eta heldutasuna aintzat hartuta.

Aste Digitala, esperientzia pilotua:

Noiz?

  • Azaroaren 30ean hasita. Lanbide Heziketan abenduaren 4an bukatuko da
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan (DBH eta Batxilergoa) abenduaren 18ra arte luzatuko da: ikastetxe bakoitzak bere beharretara egokituko ditu bai hasiera eta bai bukaera datak, eta baita iraupena ere (aste bat, bi edo hiru).

Nortzuk?

  • Bigarren Hezkuntzako 13 institutu publiko; DBHko 4. eta Batxilergoko 1 edo 2. mailak.
Bizkaia

Artaza-Romo BHI, Getxo

Julio Caro Baroja BHI, Getxo

Rekaldeberri BHI, Bilbo

Unamuno BHI, Bilbo

Uribe-Kosta BHI, Plentzia

Aixerrota BHI, Getxo

Araba

Koldo Mitxelena BHI, Gasteiz

Ekialdea BHI, Gasteiz

Federico Baraibar BHI, Gasteiz

Badaia BHI, Iruña Oka

Gipuzkoa

Lizardi BHI, Zarautz

Zumaia BHI, Zumaia

Txingudi BHI, Irun

  • Lanbide Heziketako 44 ikastetxe publikoak

Nola?

  • Astean zehar, ikastetxeak aurrez aurreko eskolak eta online modalitatea aldi berean eskainiko ditu, bateragarritasuna bermatuz, klasea bi zatitan banatuta aste beran
  • Co-mentoring: Ikastetxeen arteko lankidetza eta elkarreragina sustatuko dira, profil digital desberdinetako ikastetxeak (aurreratuak eta erdi mailakoak) elkarrekin lanean co-mentoring sistema baten bidez. Lankidetza eta ikasketa partekatua sustatu nahi dira

Helburuak:

  • Gaitasun digitalak indartzea
  • Hausnarketa pedagogikoan sakontzea
  • Digitalizazio-praktika onak partekatzea
  • Ikastetxeen arteko lankidetza markoa trinkotzea, elkarrengandik ikasteko kultura zabaltzeko
  • Digitalizazio-estrategiarako marko bateratu eta jarraibide eraginkorrak eskaintzea
  • Balizko egoera baten aurrean, bigarren agertoki eraginkorra irudikatzea, konpartitzea, inplementatzea eta hobetzea

Jarraipena eta ebaluazioa

Hezkuntza Sailak Aste Digitalaren jarraipena eta ebaluazioa egingo du, bai astean zehar eta baita hau amaitu ondoren ere: prozesua erregistratuz edo elkarrizketa, inkesta eta behaketaren bidez. Era honetan, arlo pedagogikoan, teknikoan edo logistikoan ikasitako lezioak jasoko dira: praktika onak, eta hobetzeko alderdiak.

Bestalde, irakasleei, familiei eta ikasleei gogobetetasun-inkesta egingo zaie helburu berberarekin: indarguneak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzea, aurrerago izan daitezkeen esperientzietarako kontuan izateko.