Gorlizko Ospitaleak bisitak berreskuratu ditu

0

Santa Marinak aldi baterako mugatu ditu senideen bisitak birusaren hedapena geldiarazteko COVID 19 positibo batzuk detektatu ondoren

Gorlizko Ospitaleak etendako bisitak eta jarduerak berrartu ditu, Covid-aren agerraldi bat detektatzean azaroaren 7an profesional eta pazienteen segurtasuna bermatzeko neurri zorrotzak abiarazi ondoren. Gaur egun eta agerraldia kontrolatuta dagoela, Gorlizko Ospitaleak bisitak, errehabilitaziorako kontsultak eta ospitalizazioak jaso ditu, dagoeneko, egungo pandemiak eskatzen dituen segurtasun-neurriei eta protokoloei jarraikiz.

Lehen kasu positiboak detektatu ziren unetik, neurriak hartu ziren birusa heda ez zedin, besteak beste: bisitak murriztea, ospitale osoa desinfektatzea eta etengabeko hiru baheketa egitea profesional eta pazienteei. Agerraldia kontrolatuta dagoela uste denez, Gorlizko Ospitaleak jarduerari heldu dio berriz.

Gorlizko Ospitaleak eskerrak eman nahi dizkie berriro paziente, familiarteko eta profesionalei, elkarlanean jarduteagatik. Bestalde, Osasun Sailak prebentzio-neurriak betetzen jarraitzea zein beharrezkoa den nabarmendu du: distantzia, maskara eta eskuen higienea.

SANTA MARINA OSPITALEA

Santa Marina Ospitaleak ospitaleratuta dauden pazienteei bisitak murriztea erabaki du, COVIDren positibo batzuk atzeman ostean. Bizitzaren amaierako prozesuan dauden pertsonentzat soilik baimenduko dira bisitak. Azpimarratu beharra dago, ospitaleak bere asistentzia-zerbitzu guztiak zabalik dituela.

Paziente eta profesional guztien baheketa egiten ari dira, birusa zabal ez dadin. Horrez gain, kasu positiboak detektatu diren guneak garbitzea eta desinfektatzea erabaki da. Neurri hauek guztiak pazienteen eta profesionalen segurtasuna bermatzera bideratuta daude.

 

 Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 27a