Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 800.000 euro bideratuko ditu “Euskal Retail Prestakuntza” programa garatzeko

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren erronka nagusiak ezagututa, “Euskal Retail Prestakuntza” programarekin aurrera jarraituko du. Hala, Eusko Ganberei dirulaguntza izendunak emango dizkie prestakuntza-programaren jarduerak garatzeko.

Eusko Ganberekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren helburua da txikizkako merkataritza profesionalizatzeko “Euskal Retail Prestakuntza” programa garatzea eta exekutatzea, negozio-eredu lehiakorrago baterantz sektorea eraldatzen lagunduko duten tresnak eta ezagutzak emanez.

800.000 euroko dirulaguntza honako modu honetan banatuko dute:

BILBOKO MERKATARITZA-GANBERA…………..400.000,00 euro

GIPUZKOAKO BAZKUNDEA……………………..264.000,00 euro

ARABAKO GANBERA……………………………..136.000,00 euro