PRUEBA
Gobernu Kontseiluak gaur onartu du «Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboa Fundazioari diru-laguntza zuzena ematea, katalogazioa, digitalizazioa, azterketa historiko artistikoa eta egile-eskubideen kudeaketa finantzatzeko, etorkizunean euskal musika-euskarrien karatulak jendaurrean jartzeko».
Helburua euskal musika euskarrien karpeten lan plastikoei balioa ematea da. Gaur onartutako akordioaren arabera, 50.000 euroko diru-laguntza emango zaio Fundación Eresbil-Archivo Vasco de la Música/ERESBIL Musikaren Euskal Artxiboari, honako hiru zeregin hauek egiteko:
- Karatulako jabetza intelektualeko ustiapen-eskubideen baimena kudeatzea, jendaurrean zabaltzeko.
- Azal horiek katalogatu eta aztertu.
- Azalak digitalizatu.
- urtea amaitu baino lehen baimenen kudeaketa eta azalen katalogazioa eginda egotea aurreikusi da. Digitalizatze-lanak 2021ean egingo dira.